Aste honetako Tolosako Azoka ostiralera aurreratuko da

Joanes Imaz Akizu 2024ko urriaren 8a

Urriaren 12a, larunbata, jai eguna denez, ostiralera aurreratuko da azoka. Irene Caminosen agurreko ekitaldiko muntaia lanak direla eta, Euskal Herria plazako postuak San Frantzisko pasealekuan jarriko dira. 

Datorren larunbata, urriak 12, jai eguna denez, asteroko ohiko azoka egun bat aurreratuko da. Urriaren 11n, ostiralean, ospatuko da. 

Azokaren kokapenari dagokionez, Euskal Herria plazan kokatzen diren postuak San Frantzisko pasealekura lekualdatuko dira, larunbat arratsaldean egitekoa den trial erakustaldiaren muntaia lanak direla eta.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA