Areto futbolarekin hasita, Tolosalak Antiguko hartuko du arratsaldeko 16:00etan. Aurreko denboraldian play off-etan Donostiako taldeak kanporatu zuen Tolosakoa, egun hartakoa gogoan dutela kantxaratuko dira Tolosalako jokalariak. Bi taldeek ligako goiko postuetan egoteko asmoarekin hasi dute denboraldia, biek irabazi dute lehenengo jardunaldian; Tolosalaren kasuan 2 eta 7 gailendu zen taldea Usansoloren kantxan, Antiguokok 4 eta 1 irabazi zion Elorrietakori. Tolosala eta Antiguokoren artekoak lehia ikusgarria izateko aurrekari guztiak ditu.
Saskibaloiari helduta, Eguzkitza Sagardotegia TAKEk debuta egingo du Bigarren Nazional mailako ligan. Tolosarrek Navasket izango dute aurrean arratsaldeko 18:00etan hasiko den lehian. Partida hau bigarren jardunaldiari dagokiona izango den arren, tolosarrek oraindik ez dute ligako lehenengo partida jokatu, ostiralean Valle de Eguesen kantxan ekingo dio TAKEk ikasturteari.