Tolosa&Co-ren dendak, protesta modura, itxi egingo dira gaur 19:00etan

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 26a, 14:10

Tolosako merkatari eta ostalarien elkarteak ordubetez dendak istea erabaki du, "herrian dagoen aparkaleku falta" salatu asmoz elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Triangulo plazan.

Tolosa&Co elkarteak gaur, osteguna, 19:00etatik 20:00etara dendak ixtea erabaki du. Pasa den asteburuan Rondilla eta San Frantzisko kaleetan oinezkoek lehentasuna izan zuten eta horren ondorioz "asteburu gogorra" izan dutela adierazi dute elkartekideek. 19:00etan egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute Triangulo plazan, "Aparkalekurik gabe, komertziorik EZ!" lemapean protestara batzeko deia egin dute Tolosa&Co-ko ordezkariek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA