Tolosako hiribus zerbitzua behin-behinean etenda

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 26a, 13:17

Tolosako hiribusaren zerbitzua ematen ari zen autobuseko gidaria ondoezik sentitu eta ospitalera eraman behar izan dute. Zerbitzua "ahal bezain laster" berrezartzeko lanean ari dira. 

Tolosako Udalak jakinarazi duenez,  hiribus zerbitzua "ahal bezain pronto" berrezarriko da, horretarako lanean ari dira. Gidaria ondoezik sentitu ondoren eten behar izan dute autobusaren jarduna. Bitartean, udaltzainak ibilbideko geraleku ezberdinetan dabiltza herritarrei egoearen berri bertatik bertara emanez. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA