Tolosako Udalak arratsaldean egingo du iraileko Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 26a, 09:53

Tolosako Udalak, 18:30ean hasita, egingo du Ohiko Osoko Bilkura, 28 Kanalak zuzenean eskainiko du plenoa.   

Gaurko bilkurako gai ordenean zazpi pundu daude:

1- Akta hauek onartzea:

         - 2024ko uztailaren 24ko ohiko osoko bilkurakoa.

         - 2024ko abuztuaren 30eko ezohiko osoko bilkurakoa.

2. Onartzea prezio publikoko ordenantzaren 3.1.8. eranskinaren aldaketa, Euskaltegia.

3. Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak.

4. 08/2024 kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu transferentzien modalitatekoa.

5. 09/2024 kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.

6. Galderak eta eskaerak.

7. Zinegotzi baten kargu uztearen jakitun izatea.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean