Udazkenerako 20 kultur bonu gehigarri jarriko dira salgai

Maider Navarro Alustiza 2024ko ira. 17a, 13:12

Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera idatzita egin beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen eta eskaera gehiago egongo balira, zozketa egingo da.

Tolosako Udalak udazkeneko kultur programarako 20 eszena bonu gehiago jarriko ditu salgai. Kasu honetarako salmenta modua, ordea, ezberdina izango dela adierazi dute.

Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera bideratu beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen. Gehienez bi bonu eskatu ahal izango dira pertsonako eta salmentan jarriko direnak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo da interesdun guztien artean. Bonua egokitzen zaien pertsonek Leidorreko leihatilan jaso beharko dute irailaren 21ean, 22an, edota 23an.

Bonuak zortzi ikuskizunetarako sarrerak jasotzen ditu: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi. Saio horietarako sarrerak banan-banan eskuratuz gero, prezioa 95 eurokoa litzateke; bonuaren balioa, aldiz, 45 eurokoa da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA