Aurtengo laugarren erailketa matxistaren aurrean, Mugimendu Feministak, elkartzeko deia

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2024ko ira. 14a, 12:42

Tolosako Asanblada Feminista eta Euskal Herriko Mugimendu Feministatik, babesa eta elkartasuna eskaini dizkiete erailia izan denaren familia eta gertukoei.

Joan den ostegunean, Bilboko Santutxu auzoan, 34 urteko gizon batek, Yanely, 31 urteko emakumea hil zuen. 2024an Euskal Herrian gertatutako laugarren erailketa matxista izan da hau.

Tolosako Asanblada Feminista eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak, sistema patriarkal,  kapitalista, arrazista eta kolonialean bizi behar izatearen ondorioa dela azpimarratu du.  Baita emakumeonganako indarkeria egunero modu askotan pairatzen dugula aipatu ere. 

Bestalde, erakundeen pasibotasunaren aurrean, autodefentsa eta antolakuntzarako deia egin dute.  

 

Erlazionatuak

Elkarretaratzea Santutxuko erailketa matxistaren harira

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2024 ira 13 Amasa-Villabona   Zizurkil

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA