Zine forumak emango dio hasiera kurtso berriari Leidor aretoan. Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, gai honen inguruko bi pelikula ikusi ahal izango ditugu, ostegunean, 20:30ean.
Lehena, Paris 70. Luis Gavasa eta Alain Hernandezek burututako film labur hunkigarria, Goya eta Forque 2024 sarietara izendatua izan dena. Janek Alzheimerra duen ama zaindu behar du. Zaintzaile gisa esperientzia handirik izan gabe, egoera nola hobetu daitekeen bilatzen du, ama hobeto sentiarazteko. Famili arteko maitasun istorioa, errealista eta hunkigarria.
Ondoren, Mientras seas tú dokumentalaren txanda izango da. Antzerkian, zineman eta telebistan 50 urte eman ondoren, Carme Eliasi Alzheimerra diagnostikatzen diote. Claudia Pinto zuzendari eta lagunarekin batera, bere azken bidai kontzientea irudikatzea erabaki dute. Carmek, urteetan zehar, interpretatu dituen pertsonaiak lagun ditu trantze honetan, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertzen diren bitartean. Mientras seas tú ispilu-joko etengabea da, maitasun eta adiskidetasun itun bat.
Larunbatean, irailak 21, Bitelchús, Bitelchús filma eskainiko da 19:00etan. Tim Burtonen film berrian, Deetz familiarengana gerturatuko gana, ustekabeko tragedia baten ostean, Deetz familiako hiru belaunaldi Winter Riverrera itzuli beharko baitute. Lydiaren bizitza, oraindik Bitelchusek oinazetuta, erabat aldatuko da, Astridek, bere alabak, hiriko maketa misteriotsua ganbaran aurkitu eta Beste Alderako ataria ustekabean irekitzen duenean. Bi erresumetako arazoak kontuan izanda, denbora kontua baino ez da norbaitek Biteltxus izena hiru aldiz esan eta deabru bihurria bere kaosa piztera itzultzea.
Igandean 17:00etan, haurrei eskainitako pelikula ikusteko aukera izango da lehenik, Mi amigo el pingüino hain zuzen. Filmak, Joao arrantzalearen hisotrioa kontatuko digu. Brasilgo kostaldearen pareko uharte urrun bateko hondartza batean, Joaok Din Dim erreskatatuko du, petrolioz estalita eta hilzorian dagoen pinguino bat.
Ondoren, 19:30ean, Romper el circulo pelikularen txanda izango da. Izen berbereko liburuan oinarrituta, Lily Bloomek haurtzaro traumatikoa gainditu eta Bostonen bizitza berri bati ekingo dio, bere negozioa irekitzeko ametsaren atzetik. Ryle Kincaid neurokirurgialarekin ustekabean topo egin eta biak sakonki maitemintzen diren bitartean, Lily, bere gurasoek zuten harremana gogorarazten dioten hainbat alderditaz gogoratuko da sortu duen harremanean.
Astelehenean, 19:00etan, ikuslearen egunean, Bitelchús, Bitelchús pelikula ikusteko aukera izango da berriz ere, baina bertsio originalean.