Tolosako Udalak udazkeneko kultur eskaintza aurkeztu du

Maider Navarro Alustiza 2024ko uzt. 30a, 14:28

Abuztuaren 1ean jarriko dira salgai ekitaldi bakoitzerako sarrerak; zortzi ikuskizun biltzen dituen kultur bonua ere erosi ahal izango da, 45 eurotan.

Tolosako Udalak prest du udazkeneko kultur eskaintza. Musikaz, antzerkiaz, dantzaz eta umoreaz gozatzeko aukera izango da Leidor eta Topic aretoetan. Orotara 15 ikuskizun izango dira, urriaren 4tik hasita, urtarrilaren 3ra arte. Hala ere, proposamen berriak egon daitezkeela adierazi du Udalak, eta hala baleude, aurrerago jakinaraziko dituela.

Izaro abeslari ezagunak emango dio hasiera programari, ‘Cerodeenero’ lana aurkeztuko du Leidor Antzokian, urriaren 4an, 20:00etan. Beste euskal bakarlari batek emango dio amaiera denboraldiari: urtarrilaren 3an Idoia Asurmendik ‘De amar y desandar’ kontzertua eskainiko du, ordu eta agertoki berean.

Sarrerak eta kultur bonua

Emanaldi bakoitzerako sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai Kutxabank Sarrerak webgunean. Horrez gain, kultur bonua erosteko aukera ere izango da, 45 euroko prezio berezian. Zortzi ikuskizunetarako sarrera biltzen du bonuak: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi.

EGITARAUA

  • Urriak 4, 20:00 - Leidor Aretoa. Izaro: Cerodenero.
  • Urriak 11, 20:00 - Leidor Aretoa. Oscar Terol: ¡Ay Dios!
  • Urriak 18, 20:00 - Leidor Aretoa. Node: Dantza eta ondarea.
  • Urriak 25, 20:00 - Leidor Aretoa. Vaiven: Masustondoen Patioa.
  • Azaroak 8, 21:00 - Leidor Aretoa. Revolver: Playlist.
  • Azaroak 9, 17:00 - Leidor Aretoa. El Lagarto Baila: Hizkidantza.
  • Azaroak 22, 20:00 - Leidor Aretoa. Kukai: Txalaparta.
  • Abenduak 5, 20:00 - Topic. "Txiki" Martinez: Euskaldunen jatorria, historia eta irria.
  • Abenduak 13, 20:00 - Leidor Aretoa. Korrontzi: 20 urte.
  • Abenduak 14, Ordutegia zehazteke - Leidor Aretoa. Ene kantak: Bisonte Mastodontearen bila.
  • Abenduak 20, 20:00 - Leidor Aretoa. Eguberri Umama.
  • Abenduak 27, 20:00 - Topic. Kalte Kolektiboa: Fikziohesioa.
  • Abenduak 27, 20:00 - Leidor Aretoa. Doctor Deseo: Suavemente me mata su canción.
  • Abenduak 30, 19:00 - Leidor Aretoa. Euskadiko Gazte Orkestra.
  • Urtarrilak 3, 20:00 - Leidor Aretoa. Idoia Asurmendi: De amar y desamar.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean