Mozketak egingo dira egunez N-I ean Tolosan asteazkenetik aurrera

Maider Navarro Alustiza 2024ko uzt. 30a, 09:32

Lanak uztailaren 31ko eta abuztuak 3ko 8:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte luzatuko dira, eguraldiaren arabera ordutegia zerbait aldatu daiteke.

N-I errepideko 434 kilometro puntuko lotunean Tolosan, trafiko mozketak egingo dira 434-1-S eta 434-1-E irteeretan gainazalaren birgaitze lanak direla eta. Mozketak lotunean bakarrik izango dira. Lanak uztailaren 31ko eta abuztuak 3ko 8:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte luzatuko dira, eguraldiaren arabera ordutegia zerbait aldatu daiteke.

Mikroaglomeratuek baldintza klimatikoekiko duten sentikortasunagatik eta horien mende dagoen ontze-aldi baten beharragatik, afekzioak aldatu egingo dira adierazitako eremuetako lanek aurrera egin ahala.

Tolosatik N-I errepidea hartu nahi dutenak Irungo norantzan 433. lotunea (Bentaundi) erabili beharko dute.

Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA