Herriaren historia eta ondarea ezagutzeko eskaintza aurtengo udan

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2024ko uzt. 4a, 10:48

  • Tolosako ondarearen berezitasunak ezagutzeko ohiko bisita gidatuak eskainiko dira: Alde Zaharra, Azoka eta Andre Maria eliza eta bere gangak.
  • Audiogidei esker, Tolosako historia ezagutzeko aukera bisitarien eskura egongo da uneoro.

Tolosaren historia eta ondarearen berezitasunak zabaltzeko turismo eskaintza osatu du, beste urte batez, Udalak. Tolosa ezagutu nahi duenak bi aukera izango ditu eskura: bisita gidatuak eta audiogidak.

Bisita gidatuak

Azken urteotako joera jarraituz, Tolosako Alde Zaharra, larunbateroko Azoka eta Andre Maria parrokia ezagutzeko bisitak eskainiko dira, abuztuaren 31ra bitarte. Astelehenetik ostiralera, bisitak goizeko ordutegian egingo dira; larunbatean, berriz, goizez eta arratsaldez.

Erreserbak internet bidez edo bulegoan bertan egin daitezke. Erreserba egitean, hizkuntza hautatu ahal izango da: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.

Ordubeteko iraupena izango dute bisitek. Tarifei dagokienez, hiru aukera izango dira. Arrunta: 4€, murriztua: 2€ (erretirodunak, 4 eta 16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur edo Basquecard txartela dutenak) eta doakoa:  talde arduradunak eta 4 urtetik beherako haurrak.

Salmenta, erreserbak eta elkargunea:

Tolosaldeko Turismo Bulegoa (Plaza Zaharra, 10)

943 697 413 / tour@tolosaldea.eus

Audiogidak, Tolosa norbere kasa ezagutzeko

Bisita norbere kabuz egin nahiago dutenentzat, audiogida izango dute eskura interes-puntu bakoitzean. Bisita gidatu birtual hauekin, bertatik bertara egiten diren bisita gidatuetan aipatzen diren berezitasunak jasotzeko aukera izango du erabiltzaileak, audio bidez. Ondare plaketan eskuragarri dauden QR kodeak eskaneatu daitezke, Tolosa turismoko webgunea bisitatu daiteke, edo Spotify eta Google Podcast plataformetan bilatu daitezke.

Tolosako interesgune nagusiak ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du 17 kapitulu biltzen dituen audiogida-podcast honek, eta audioak berak gidatuko du erabiltzailea puntu batetik bestera. Gehienez ere bi minutuko iraupena du kapitulu bakoitzak. Besteak beste, Zerkausiko, Atodo, Iturritza edo Idiakez jauregietako edota Euskal Herria eta Euskal Pizkundearen plazako ezaugarri nahiz bitxikeriak kontatzen dituzte, audio-efektuekin murgiltze esperientzia bat lortuta.

Bestelako bisitak

Bisitariei begira ere eskaintza indartuko dute herriko beste hainbat eragile eta ekoizlek. Txotxongiloen munduan murgiltzeko, txokolatearen prozesua ezagutu eta dastatzeko, edota erlezaintzaren berezitasunak eta produktu aniztasuna ezagutzeko aukera izango da, besteak beste.

Topic, Txotxongiloen Museoa

    • Asteartetik ostiralera 10:00-13:00 / 16:00-19:00

    • Asteburuak edo jaiegunak 10:30-14:00 / 16:00-19:30

Rafa Gorrotxategi, Txokolatearen museoa eta tailerrak

  • Bisita libreak:

    • Larunbatetik astelehenera 09:00-14:00

    • Asteartetik ostiralera 09:00-14:00 / 16:00-18:00.

  • Bisita gidatuak eta txokolate tailerrak aurrez hitzartuta

Balerdipeko Erleak, egun batez erlezain

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean