Tolosako Udalak arratsaldean egingo du ekaineko Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2024ko eka. 27a, 10:31

18:30ean hasiko den batzarra zuzenean eskainiko du 28 Kanalak.

Gai ordenak 15 puntu ditu:

1. Akta hau onartzea: 2024ko maiatzaren 30eko ohiko osoko bilkurakoa.

2. Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketarako zerbitzu-kontratuaren lizitazioa presakotzat jotzea, kontratazio        espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.

3.- Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzu-kontratuaren espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.

4. Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren espedientea onartzea eta lizitazioari
    hasiera ematea.

5. Berrestea 2024ko ekainaren 5ean 2024/1345 Alkatetza dekretua zeinaren bidez ebazten du Tolosako Udaleko lehia bidezko dirulaguntzen berariazko ordenantzak bertan behera uztea.

6. Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak.

7. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

8. Onartzea Emeterio Arrese Zentro soziokulturaleko tabernako prezioen eguneratzea.

9. Onartzea Tolosako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2024-2027).

10.Onartzea Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak

11.Tolosako HAPOko ondarearen udal-katalogoan hiriguneko txalet tipologiako eraikinak, bizitegi-eraikin kolektibo zein eraikin instituzionalak barneratzeko espedienteari
hasiera ematea eta, horietan, hirigintzako lizentzia-emateak etetea.

12.Behin betiko onespenaren kontu ematea Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregelamendu berriari.

13.Behin betiko onespenaren kontu ematea Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzari.

14.Behin betiko onespenaren kontu ematea Hezkuntza Kontseilua arautzen duen eregelamenduari.

15. Galderak eta eskaerak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean