Tolosako San Joanak 2024

TAKek traineru berria aurkeztu du

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko eka. 23a, 13:55

Negua igaro ostean egindako lan onaren sentsazioarekin TAKek traineru berria aurkeztu du. Aurten lau arraunlari berri izango dira taldean, aurpegi ezagunak batzuk, besteak fitxaketa berriak ordea. Besteak beste, Amal Birawi harrobitik heldu berria, Laiene Izagirre lemazain postuan, Uxune Urkia eta Ibaikatik Jone Pastor etorriko da. Lau kirolari berri hauez gain ohiko blokea mantenduko du TAKek, eta Ramon Erostarberen gidaritzapean izango da trainerua hirugarren urtez, bera izango baita entrenatzailea beste urte batez ere.

Arraunlarien aurtengo helburuak zehatzak dira: Datozen 16 jardunaldietan indarra bikoiztu beharko dituzte goiko postuetan borrokan aritzeko, taldekideek iazkoa baino lehia handiagoa somatzen baitute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA