Tolosako Udala argitaratzear da herritarrei eta herriko eragileei zuzendutako dirulaguntza deialdi bateratua. Guztira 20 dirulaguntza lerro izango dira, Etxebizitza, Gizarte Zerbitzu, Hirigintza, Euskara, Kultura, Berdintasun, Hezkuntza, Merkataritza, Enpresa edota Kirol arlokoak. Horien artetik bi dira dirulaguntza berriak: kirol instalazioen grebak kirol taldeei eragin zizkien eraginak arintzera edota katalogatutako eraikinak berritzera bideratutakoak.
Guztira miloi bat euro inguru bideratuko dira dirulaguntza bitartez.
Guztira miloi bat euro inguru bideratuko dira dirulaguntza bitartez. Aldaketa esanguratsuena Hirigintza alorrekoa da: eraikinak birgaitzeko laguntzetara bideratutako diru kopurua 300.000 eurora igo da.
Udalak jainarazi du urtetik urtera moldaketak egin eta malgutasun handiagoa izateko aldaketak egin dituela aurten. Aldaketa honen bidez, beste administrazio batean aurkeztutako dokumentazioa ez da udaletxera berriro eraman beharko eta eskaera orrien ereduak ere sortu dituzte, eskatzaileentzat prozesua erreztu nahian.
Eskaerak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, dirulaguntza guztien oinarriak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin ahalko dira.
Eskaerak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, dirulaguntza guztien oinarriak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin ahalko dira. Erregistro elektronikotik eskaera egiteko gida eta bideo bat landu ditu udalak, Tolosako Udalaren webgunean eskuragarri daudenak. Behin UDATEn, BAkQ ziurtagiri elektronikoa eskuratzen dutenetik, herritarrek eskaera euren etxetik egin ahal izango dute, erregistro elektronikoaren bidez.
Dena dela, informazio gehiagorako dagokion departamentuarekin ere jarri ahal izango da harremanetan, 010 edo 943 65 44 66 telefono zenbakian. Dirulaguntzei buruzko informazio guztia Tolosako Udalaren webgunean aurkitu daiteke.