Laskorain KEk eta Tolosala AFKEk indarrak batuko dituzte

Joanes Imaz Akizu 2024ko eka. 20a, 09:40

Tolosako areto futboleko bi klubek indarrak batzeko asmoa adierazi dute sare sozialetan argitaratu duten adierazpenaren bidez. "Bi elkarteek aurrerantzean eskutik lan egiteko erabakia hartu dugu," nabarmendu dute argitaratutako agirian.

Azken urteetan areto futbolean emaitza bikainak lortu dituzte Tolosako bi klubek, Laskorain KE 2. B maila eta Nazional mailaren artean ibili da eta Tolosalaren proiektua Nazional Mailan egonkortuta dago. Aurrerantzean bi kluben indarrak batuta Nazional mailako talde bateratu bakarra sortzea da asmoa, "ezinbestekoa zaigu etorkizuna ilusioz zein arduraz begiratzea".  Bi klubek argitaratutako adierazpenak "nortasun, izaera eta baloreak txoko guztietan" zabaltzen jarraitzeko asmoa adierazten du. 

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Samaniego-Orixe Tolosala AFKE💙🖤 (@samaniego_orixe.tolosala)

Erlazionatuak

Ziklo amaiera

Joanes Imaz Akizu 2024 mai 28 Tolosa

Porrotaren aurrean irribarrea

Imanol Rodriguez Zabala 2024 mai 27 Tolosa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA