Nico Wayne Toussaint Quintet eta Indigo Blues taldearen kontzertuekin itxiko da Tolosandblues jaialdia

Maider Navarro Alustiza 2024ko ekainaren 30a

Indigo Bluesek Trianguloan eskainiko du kontzertua 13:00ean eta Nico Waynek Plaza Berrian 20:00etan.

Indigo Blues, Kataluniako emakumezko seikoteak, blues-ean hain ezagunak izan diren dama handien klasikoak errepasatzen dituzte, ukitu moderno batera egokituz. Musika afroamerikarrean oinarria duten artista nabarmenak, kontzertu dinamiko eta bizi bateanbiltzen dituzte, indarrez eta sentsibilitatez betea, beren ikuspegi pertsonaletatik datozen ñabardura guztiekin.

Nico Wayne Toussaint bere belaunaldiko harmonika-abeslari nagusietako bat da. 1998tik 14 disko grabatu ditu bere izenean, eta horietatik 12, Dixiefrog zigiluarekin kaleratu dituzte.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA