Star Blues, Ander Zubillaga, Joan Pau Cumellas Band eta Billy Branch izango dira larunbateko protagonistak Tolosandblues-en

Maider Navarro Alustiza 2024ko eka. 29a, 09:00

Eguneko lehen kontzertua Lopez Mendizabal plazan izango da 13:00ean, Ander Zubillagak Zerkausian eskainiko du 18:30ean eta azken biak Plaza berrian izango dira, 19:30ean eta 23:00etan.

Star Blues taldea, 2010ean, Goierrin sorturiko Blues Rock taldea da; rock klasikoan oinarritzen diren moldaketak eta bere abestiez osaturiko errepertorioa dute. Blues-a euskaraz abesten dutela da beraien ezaugarri nagusiena.

Ander Zubillaga gitarristak bere herrian jotzeko auekra izango du. Artista hau, Euskal Herriko talde askotako partaide izan da (Governos, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba...) eta bere bigarren semea jaio ondoren erabaki zuen lehen single propioa argitaratzea (Elur), bere proiektuarekin batera. Fingerstyle estiloa du ardatz eta Bluesa, Countrya eta Rocka uztartzen ditu.

J.P. Cumellas & M. Talavera Band, Bartzelonako bluesaren bi erreferentek gidatzen duten taldea da, instrumentuak muga harrigarrietara eraman eta zuzenekoetan adierazkortasun handia eskaintzen duten musikariak dira. Hauen erreferenteak Elmore James, Sonny Terry, Duke Ellington, Roy Rogers eta Norton Buffalo dira, gai klasikoak eta berezko konposizioak jazz eta country osagaiekin bustiaz.

Billy Branch, Chicagoko blues abeslari eta harmonizista estatubatuarra da, legenda bat. Hiru aldiz izendatu dute Grammy sarietarako eta Emmy sari bat irabazia du, baita Addy saria ere. Gaur egun, Branch, Grammy Blues Comittee-ko presidentea da eta bluesaren hezkuntzaren aitzindaria da. Eskoletan bluesa ikasteko plan bat garatu zuen lehen artistetako bat izan zen. Bluesaren legenda honek Euskal Herria bisitatzen duen bigarren aldia da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean