Kataluniar taldeak izango dira protagonistak Tolosandblues jaialdiko 2. egunean

Maider Navarro Alustiza 2024ko ekainaren 28a

Martin Burgezen kontzertua Gipuzkoa plazan izango da 19:00etan eta Txell Sust Bandena Txurrerian 23:00etan.

Martín Burguez & His Rhythm Combo taldearen influentziak, Rhythm & Blueseko artistetatik hasi (Big Joe Turner, Nappy Brown, Chuck Willis edo Tiny Bradshaw) eta Jump Blueseko erreferente handienetara iristen dira (BB King, T-Bone Walker, Pee Wee Crayton eta Johnny "Guitar" Watson). 40. hamarkadako estetika islatzen duen show bat proposatzen du taldeak, eta, aldi berean, proposamen fresko eta pertsonal batean murgiltzen zaitu.

Bestalde, Txell Sustek, Bartzelonan jaiotako artistak, aiton-amonei zor die musikarekin duen harremana. Ahots zoragarria eta Alejandro Sanzen korista urtetan. Swing, jazz eta blues estiloak jorratzen ditu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA