Hilaren 8an Antxon Elosegui 92 urte zituela zendu zen. Tolosar ezaguna zen besteak beste, enpresari, Ekinbide Etxearen sortzaile eta lehendakari, eta kultur eragile garrantzitsu bat izateagatik. Hainbat aldiz omendu zuen herriak: 2019an Tolosako Udalak herriaren alde egindako lanagatik bere esker ona adierazi zion, 2021ean Joxemari Iturralde eta Eloseguiren arteko elkarrizketak biltzen zituen liburu bat aurkeztu zuten eta 2023an Inauterietako Kabi Alai Kuttun izendatua izan zen.
Ekainaren 15ean arratsaldeko 19:00etan Tolosako Andre Maria parrokian izango da hileta.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.