Ekainaren 27tik 30era ospatuko da Tolosandblues jaialdiaren 20. urteurrena

Maider Navarro Alustiza 2024ko eka. 14a, 10:35

Bederatzi kontzertuz osatu dute egitaraua, tartean Billy Branch Chicagoko blues legenda.

San Joan jaiak amaituta, blues doinuez bustiko da Tolosa lau egunez, hilaren 27tik 30era, Tolosandblues jaialdiarekin. Berezia izango da aurtengo edizioa, 20 urte betetzen baititu.

Urte guzti hauetan zehar egindako lagunak batuko ditu edizio honek, bederatzi kontzertutan. Euskal Herriko artistez gain, Kataluniako, Frantziako edota AEBtako artistak bilduko dira. Izan ere, nazioarteko artistak gerturatu nahi izaten ditu jaialdiak, ekimenari indarra eta interesa emateko, euskal taldeak sustatzea helburu duen arren. Aurten Billy Branch Chicagoko blues legenda ezaguna izango da Tolosan. Bi tolosar ere izango dira: Ander Zubillaga, eta Yon Labayenen Star Blues taldea.

Jaialdiaren eboluzioa

Tolosako Udalaren eta herriko tabernari batzuen artean -Ezpeleta elkartea osatzen zutenak- sustatu zuten jaialdia duela 20 urte. Goiuri Eceizak jaialdiaren eboluzioaz hitz egin du "Hasiera apala izan bazuen ere, gutxira errotu egin da jaialdia, eta Euskal Herriko panoraman espazioa eta erreferentzialtasuna irabazi ditu. Zentzu horretan, eta 20. urteurrenaren testuinguruan, aurrekontu berezia bideratu du udalak aurtengo ediziorako: 37.500 euro."

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean