Etxez etxeko laguntza ematen duten langileak azken asteetan beraien egoera salatu asmoz hainbat mobilizazio egin dituzte. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, zerbitzuaren lehen hitzarmena gaur siantu da LHKn. Etxe etxeko langileen zerbitzua publikoa da, Tolosako Udala da tituralarra eta zerbitzua pribatizatua dago. Maiatzaren 30ean Tolosako Udalak egin zuen Osoko Bilkuran langileen ordezkariek beraien egoera azaldu zuten. Egun, 53 langilek eskaintzen dute zerbitzu hori.
Soldata igoera eta bajen osagarrietan hobekuntzak
ELAk helarazitako prentsa oharrean langileek hitzarmen berria "oso positibotzat" jo dutela nabarmentzen da; "akordioak, besteak beste, bajen osagarrietan hobekuntzak eta hurrengo hiru urteetarako gutxienez %31ko soldata igoera jasotzen ditu". ELAk akordioa lortzeko egin den "mobilizazioen garrantzia" nabarmen du.