MATING | Shuyao Chen Txina, AEB | 2023 | 15 min |Txineraz, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Manting, 60 urteko txinatar emakume bat, nerabezaroko maitale batekin elkartu da, beren ikaskide ohi bat hil ondoren. Karaoke batean egon eta gero, elkarrekin emango dute gau guztia, hirian barrena hara eta hona.
DENA ASMATUTA DAGO | Jone Arriola Euskadi | 2023 | 14 min | Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Antigoaleko estetika daukan bainugela arrosa bat. Bainugelaren erdian, bainuontzi batean, bi gazte erlaxatzen ari dira, porru bat erretzen duten bitartean.
ANALOG Z LOVE | Alicia Arwgar Espainia | 2023 | 3 min | Ingelesez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Neska batek audio batean kontatzen du nola ezagutu zuen beste neska bat autobus-geraleku batean. Nola hasten da ezezagun bat zure arretagune nagusia izaten?
PRECOZ | Alejandro Aguirre Euskadi | 2023 | 15 min | Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz
Mikelek jakin du berarekin sexuharremanak izan dituen pertsona batek positibo eman duela GIB proban. Beldurtuta eta informazio gutxirekin, arratsalde batez aurre egin beharko dio kutsatuta egoteko aukerari.
FLORES DE OTRO PATIO | Jorge Cadena Suitza, Kolonbia | 2022 | 15 min | Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz
Kolonbiako Kariben, queer aktibisten talde batek arau heteropatriarkalei aurre egingo die. Bien bitartean, beste kausa batzuetan inplikatuko dira, beren eskualdean sufritzen dituzten bidegabekeria sozialak kolektiboki salatzeko.
LA TENTACIÓN DU PANDA ROUX | Haïga Jappain Frantzia | 2023 | 20 min | Frantsesez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Annak 35 urte ditu, eta maitasunistorio idiliko bat bizitzen ari da Marierekin. Menopausia goiztiarra daukala jakiten duenean, erlojupeko lasterketa bati ekingo dio haurdun geratzeko.
Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:
WHATSAPP: 695 781 072
E-MAIL: edukia@28kanala.eus