Musika Eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:
- 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
- Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
- 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
- Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.
Kasu honetan, interesunek Musika Eskolan bertan egin behar dituzte informazio eskaera zein tramiteak ondorengo ordutegian:
Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
Astelehena eta asteartea 17:00-19:00
Familia ugariek edo guraso bakarrekoek hobariak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Bestalde, hobari berezietara ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.
Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), telefono hauetara deitu 943 65 44 66 luz. 710 -711, edota musika@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.