Larunbat honetan, ekainak 1, zabalduko da Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekua. Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, irailaren 20ra arte.
Bi urte igaro dira jada kiroldegiko kanpoko igerilekua azkenekoz ireki zela, 2023ko udan kiroldegia itxita egon baitzen langileen greba dela eta.