Ekainaren 1ean izango da Sormenetiken urteko lehenengo saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2024ko lehen saioa ekainaren 1ean egingo da eta oraingo honetan, umoreari emango zaio tartea. Horretarako, Ane Labaka eta Mairari Martiarena elkarrizketatuko ditu Lander Arretxea Hiru damatxoko kideak. Hitzordua 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.