Kirola eta elkartasuna uztartu ditu Bueltaka ekimenak

Erredakzioa 2024ko maiatzaren 27a

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak antolatuta Bueltaka ekimena egin dute Berazubi estadioan. 

Goiz guztian zehar jende ugari elkartu da saharar haurren alde itzuliak emateko. Ekimena amaitutakoan, Tolosaldea Sahararekin Elkarteko kideek aurtengo edizioaren balorazio positiboa egin dute. Haur saharar bat ekartzeko dirua lortu dutela azaldu dute. "Denon artean Nayem ekartzea lortu dugu. Iaz Tolosaldeko familia batean egon zen eta aurten familia gabe zegoenez Larrabetzuko aterpetxera joan ahal izateko bere bidaia ordaintzeaz gain (790€) bere mantenua (1300€) ere ordaindu behar genituen eta lortu dugu. Gainera  diru pixkat gehiago ere badugu Tolosaldean izango ditugun 9 haurrekin ekintza polit bat egiteko" . 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA