Goizeko 10:00etan Santa Klaratik egingo da irteera autobusez. Salubitako urmaelera abiatuta, akuiferotik datozen uraren urbegi desberdinak erakutsiko dira.
Ondoren Beondegira joango da autobusez. Hemen urak lur azpira nola sartzen diren ikusi eta ulertuko da. Bertako lurraren egituraren ezaugarriak ezagutu eta isurbideak aztertuko dira.
Beondegitik oinez, kilometro bat inguru, Leizeandiara joango da. Bertako paisaia ikusgarria ikusteaz gain barrura botatako zaborrak ikusi ahal izango da. Euriteen arabera, kobazulora sartzen den ur jauzia miresteko aukera ere egongo da.
Ibilbide guztian zehar Inma Mugerzak , hidrogeologoak, azalpenak emango ditu.
Bisita Gidatua
Ibilbidea ez du zailtasunik, oinetako egokiak eramatea gomendatzen da
10:00 Sta Klaratik abiatuta
Plaza mugatuak. Izena emateko: tolosakoingurumenzentroa@gmail.com (aipatu ea euskaraz ulertzen duzun)
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.