KRONIKA

Tolosalak play-offa jokatuko du Eskoriatzaren aurka 6-1 irabazi ostean

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko maiatzaren 18a

Lehia amaitzean taldeak bere jokalari beteranoena omendu du. Bederatzi urtez jokatu ostean Antton Garrok kantxa utziko du taldean beste ardura batzuk hartzeko.

Denboraldiaren amaiera borobila egin du talde urdinak.

Beldurrez hasi badute partida, Eskoriatzak lehen tantoa lortu ondoren etxekoek pilak jarri dituzte eta sei golekin zigortu dute aurkaria. Nagusitasunaz lortu du garaipena talde urdinak eta ligaren azken jardunaldian kamiseta berdekoak mendean hartu ostean Tolosarrak Play-offa jokatuko dute.

Bestalde, Antton Garrok agur esan dio kantxari Uzturpen jokatutako partidan asistentzia bat egin eta tanto bat lortu ostean. Ezin hobeto atera da jokalari beterano honen azken partida. Aurrerantzean Anttonek beste ardura batzuk hartuko ditu taldean, Eskoriatzaren aurkako neurketan harrotasunaz zintzilikatu du kamiseta Tolosalako jokalariak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA