14 Orduko Martxa

Hainbat gomendio 14 orduko ibilaldirako

Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 11:31

Goizeko 5:00ak eta 5:30ak bitartean abiatuko dira mendizaleak. Tolosatik Amezketara Martxa ikustera joateko  autobus zerbitzua ezarriko da.

Aralarko Adiskideek dena prest dute igandean 14 Orduko Martxa egiteko. Ibilaldia osatzeko izena eman dutenak goizeko 5:00ak eta 5:30ak bitartean abiatuko dira Paper kaletik. Mendizaleei lagundu asmo dutenek edo hauek animatzera joateko asmoa dutenek ondorendo ordutegiak ere kontuan izan behar dituzte. Gorrititik lehenengo parte hartzaileak 8:30ean igarotzea aurreikusten da, azkenak 10:10ean. Lekunberrira, 9:50 eta 11:55 ordu tartean iritsiko dira parte hartzaileak eta San Migelera berriz, 12:20 eta -15:05 bitartean. Aurreikuspenen arabera, Amezketan 15:20 eta 19:10 artean pasako dira martxa egiten ari direnak. Antolatzaileek Amezketara joateko autobus zerbitzua ezarri dute, Tolosako zezen plazatik Amezketara orduro abiatuko dira autobusak 16:00ak eta 19:00ak bitartean. Amezketatik azkeneko zerbitzua 19:30ean egingo da, autobus zerbitzua doakoa izango da. 14 Orduko Ibilaldiko parte hartzaileak, aurreikuspenen arabera, ibilbidea amaituta 17:30ak eta 22:00ak artean iritsiko dira Berazubira. Parte hartzaileak Tolosa CF plazatik sartuko dira estadiora, ikusleek berriz Norvegiarren Parkeko sarrera erabili beharko dute. Martxa burutzen dutenek jasotzen dituzten diplomak estadioan bertan banatuko dira.

Bezperan Tolosa lo egiteko aukera

Larunbatetik iganderako gaua Tolosan pasa nahi duenak, Berazubiko gimnasioan izango du horretarako aukera, hori bai aurrez antolatzaileei adierazi behar zaie nahi hori. San Estebanen autokarabanan lo egiteko aukera ere izango da. Autoak aparkatzeko San Estebango, Usabal kiroldegiko eta industriaguneko eremuak erabili daitezke.

28 Kanalak gertuko jarraipena

28 Kanalak bere aldetik, jarraipen berezia egingo dio mendi martxa honi. Igandean 28kanala.eus-en argazki bilduma ezberdinak argitaratuko dira. Asteartean gaueko 10:00etan hasita berriz, ibilaldi honek emango duena laburbilduko duen saio berezia eskainiko dugu. Martxan parte hartzen dutenek edota ahuek ikustera joaten diren bideo eta argazkiek ere jasoko ditugu. Astearteko saioa osatzeko baliagarria izan daitekeen materiala 695 781 072 zenbakian WhatsApp bidez jasoko da.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by 28 Kanala (@28kanala_)

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean