Tolosako neskek asteburuan amaitu dute 3. mailako liga. Denboraldia bukatu berritan, klubak sare sozialen bidez jakinarazi du hurrengo denboraldian Raul Camarero entrenatzaileak ez duela emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile lanak egiten jarraituko. Aurreko denboraldiaren amaieran hartu zuen Camarerok taldearen ardura, bi denboraldietan lortu du Tolosarekin mailari eustea. Denboraldi honetan, 10. postuan amaitu du liga taldeak, 30 partidatan 41 puntu lortu ditu.
ππππππππππ ππ ππππππ
— Tolosa C.F. Futbola (@tolosacf_) May 13, 2024
ππúπ₯ πππ¦ππ«ππ«π¨π€, ez du emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko.
Aurreko denboraldi amaieran hartu eta taldea π.ππ ππ -n 2 urtez mantendu du.ππ»
Eskerrik asko Raúl!!ππ«‘#aupaurdiñak #emakumezkoenfutbola pic.twitter.com/z467UjEFzC
Entrenatzailearen agurraz gain, beste lau jokalarik ere utziko dute taldea. Izaro Goenak, Eider Tejeriak, Lore Etxaburuak eta Elena Zubiaurrek taldea utziko dutela jakinarazi du klubak.