Ama taldea, topaleku eta babesgune parte hartzen duten amentzat

Maider Navarro Alustiza 2024ko mai. 14a, 15:49

Saio irekiak egiten dituzte asteartero Tolosaldeko Emakumeen Etxean, 10:30etik 12:30era.

Ama izan berri diren emakume batzuk ama talde bat sortu dute Tolosaldean. Elkar ezagutza erdigunean jarri eta babes sare bat sortu dute, haurraren zaintza baino, amarena erdigunean jartzeko. Osakidetzeko edoskitze taldean ezagutu dira asko eta bertan ematen diren elkarrizketei esker sortu dute taldea. "Konturatu ginen ez genuela haurrei buruz bakarrik hitz egiten, baizik eta beste arazo batzuetaz, adibidez, seme-alabekin geneuzkan buruhausteak, ama bezala geneuzkan kezkak..." azaldu du Marta Esnaola Lacunza Ama taldeko kideak.

25 ama inguruko taldea elkartzen da asteartero 10:30etik 12:30era, Tolosaldeko Emakume Etxean. Osakidetzako saioetara joaten direnak ere joateko aukera dute, biak ala biak bateragarriak baitira.

"Osasun zentroko erizain bat prest dago haurren inguruko lantegi bat eskaintzeko, emagin batzuk ere prest daude kolaborazioak egiteko taldearekin."

Saioak topaleku eta babesgune dira parte hartzen duten amentzat, izan ere, esperientzia eta kezkak elkarbanatzeko elkarrizketak sortzen dituzte. Eta etorkizunera begira ere jarri dituzte begiak. "Bai ikusten dugu, aurrerago, lantegiak egingo ditugula. Osasun zentroko erizain bat prest dago haurren inguruko lantegi bat eskaintzeko, emagin batzuk ere prest daude kolaborazioak egiteko taldearekin." adierazi du.

Ama taldearen saioak irekiak dira eta ez da izen ematerik, ez besterik behar. Asteartetan 10:30-12:30 bitartean Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen atzeko espaziora azaltzearekin nahikoa da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean