Tailer hau Jabetze Eskolaren udaberriko egitarauaren parte da, eta Tolosako Gizon Taldearekin batera antolatu dute. Gizarte matxistarekin edota feminismoaren barruan dauden rolekin bat ez datozen eta posizionamendua birplanteatu nahi duten gizonei zuzenduta dago tailerra.
Tailer honen helburua, berdintasunezko harremanak sustatzea eta gizonek genero berdintasunaren aldeko borrokan izan dezaketen eraginari buruz hausnartzea da. Horretarako, hainbat gai jorratuko dira: maskulinitatea, indarkeria matxista eta berdintasuna, besteak beste.
Gazteleraz eskainiko dute, eta dinamizatzailea Hiruki Larroxa kooperatibako Egoitz Albiolek dinamizatuko du; izan ere, bere ustez «beharrezkoa da genero guztiak borroka feministaren alde agertzea; izan ere, borroka feministaren helburua aldaketa soziala da, eta aldaketa sozial orok bezala, pertsona guztien bizitzan eraldaketa sortzen duena. Horregaitik denok sartzen garen espazioa da».
Izen ematea
Interesa dutenek doainik eman ahal izango dute izena, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxean edo online, udal webgunean. Tailerra izaera mistokoa izango da.
Gizonei zuzenduriko pedagogia feminista landuz
Tolosako Gizon Taldea 2017an sortu zen, Tolosako Berdintasun Sailak gizonei zuzendutako pedagogia feminista lantzen zuen bitartean, berdintasunean eta justizian oinarritutako gizarte bat eraikitzeko.
Talde honek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean aurkako borrokan jarrera aktiboa sustatzea du helburu eta horretarako hilean behin biltzen da adostutako hainbat gaien inguruan ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik gogoeta partekatua egiteko.