14 Orduko Martxa

1.500 mendizalek baino gehiagok eman dute izena 14 Orduko Ibilaldia egiteko

Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 11:23

Aralarko Adiskideak elkarteko kideentzat lan handiko egunak dira hauek. Hilaren 19an egingo den 14 Orduko Martxarako azken prestaketa lanetan ari dira. Maiatzaren 1ean hasi ziren parte hartzaileen artean materiala banatzen, martxa onean doa lan hori.

14 orduko martxaren azken edizioa 2016an egin zen, zortzi urte luze pasa diren arren mendizaleak ez dute zita hau ahaztu, izen emateak erritmo onean doaz. Dagoeneko 1.500 mendizalek baino gehiagok eman dute izena hilaren 19an egingo den ibilaldirako.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA