Tolosako Udal Musika Bandaren Udaberriko kontzertua, musika eskolako ikasleekin

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko maiatzaren 8a

Emanaldia maiatzaren 11n izango da, larunbatean, 18:30etan Plaza Zaharrean.

Kontzertu berezia izango dela adierazi dute: izan ere, musika eskolako hamar ikasleekin batera eskainiko dute kontzertua. Gainera, aurten gorputz erritmoa lantzen duen zazpi urteko ikasleen taldeak ere parte hartuko du emanaldian.

Hau horrela, elkarrizketa izango du ardatz emanaldiak: ikusleak haien sentipenekin zein besteenekin konektatzeko gai izango dira, gorputz espresioa eta musika tresnen bitartez. Helburua, hain zuzen, norbere buruarekin eta besteekin harremanetan jartzea baita.

Bederatzi abesti prestatu dituzte kontzerturako: Takashi Hoshiden Super Mario Bros, Bruno Marsen Uptown Funk edota Leonard Cohenen Halleluyah interpretatuko dituzte, besteak beste. Gainera, Leroy Andersonen The Typewriter obraren bandarako moldaketa ere joko dute. Gainera, ikusleek obrak entzun bitartean, Garazi Urkolak kontatutako ipuinak eta olerkiak entzun ahal izango dituzte.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA