Jarrillerosek Tolosala mendean hartu du ligaren azken-hirugarren jardunaldian

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko mai. 5a, 12:16

Porrota jasan badu ere beste astebetez ziurtatu du play-off postua Tolosako taldeak. Urdinek Usabalen jokatu behar izan dute, etxean baino etxez kanpo, bertan Portugaleteko taldeak sei aldiz zulatu du Tolosalaren atea, etxeko taldeak aldiz lau gol besterik ez ditu lortu. 

Bigarren itzulian garaipena bizkaitarren alde.

Lehen itzulian Jarrillerosen etxean garaipena lortu zuen talde tolosarrak 1-5eko emaitzarekin. Igande honetan emaitza 4-6koa izan da. Beste aste batez Tolosalak sailkapeneko play-off postuetan jarraituko du, baina sailkapenean bi postu behera eginda. Denboraldian egindako lan onak bere fruituak eman dituen arren igandean Tolosako taldeak ez du mailarik hoberena erakutsi. Bi jardunaldi ditu aurretik Tolosalak play-offa jokatu ahal izateko, asteburuko partidak ametsaren bidea zailagoa egin badu ere, urdinek dena emango dute igoera lortzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA