Bisita gidatua eta tailer eta ikuskizun bateratua TOPICen

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko api. 23a, 13:25

Apirilaren 27an TOPICek ateak irekiko ditu hainbat ekintza burutuz: familientzat bisita gidatua, eta tailerra eta ikuskizuna bateratzen dituen jarduera bat.

Bi txandatan banatu dituzte bisita gidatuak, hizkuntzaren arabera. Euskerazko bisita 11:30ean egingo dute. Gazteleraz dena, berriz, 12:30ean. Izena ematea beharrezkoa da, beraz, interesa dutenek 943650414 telefonora deitu beharko dute, edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi.

Tailerra eta ikuskizuna bateratzen dituen ekintzari dagokionez, tailerra 17:30ean egingo dute eta ikuskizuna 18:30ean. Azken hau Aufur & Enmesures konpainiak eskainiko du: "Ricdin-Ricdon" izeneko obra. Ikuskizuna familia guztiari zuzendutakoa da, gazteleraz izango da eta 55 minutu iraungo ditu.

Tailerra + ikuskizun jarduera konbinatuan izena emateko, 943650414 zenbakira deitu edo pedagogia@cittolosa.com -era idatzi.

Ikuskizunaren sinopsia:


‘Ricdin Ricdon’-ek errotari baten alabaren istorioa kontatzen du. Hark erregeari esan zion lastoa irutean urre bihurtuko zuela. Erregeak belarrez betetako gela batean giltzapetu zuen, eta hurrengo goizera arte ez zuen lortzerik izango. Bestela, hil egingo litzateke. Ricdin Ricdon ipuin pertsonala ere bada.' Arteari buruzko istorioa, benetako artista oro preso baitago urrezko kaiola batean, lastoz betetako gela batean, metal preziatu bihurtu behar dena. Atea ez da irekiko lana amaitu arte. Eta une bat iraungo duen zoriontasuna besterik ez da. Izan ere, beste gela batean gaude, gero eta handiagoa, lastoz betea...

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean