Tolosako San Blas Garbigunea aldi baterako itxiko da

Maider Navarro Alustiza 2024ko apirilaren 12a

Tolosaldeko Mankomunitateak adierazi duenez, garbigunean egingo diren egokitzapen-lanak direla eta, apirilaren 15etik aurrera, astelehena, itxita egongo da aldi abterako. Lanak 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dutela aurreikusten dute.

Instalazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak izango dira (saneamendua, seinaleztapena, edukiontzi berriak...), baina estalpe gune bat ere prestatuko da, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko.

Obraren kostua 427.503,09 €koa da, eta Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren – NextGenerationEU – esparruan gauzatuko da.

Tolosaldeko Mankomunitateko 28 udalerrietako erabiltzaile guztiek, hondakinen bat utzi behar badute, Andoaingo Garbigunean egin ahal izango dute. Garbigune horrek, obrek dirauten bitartean, jendeari irekitzeko ordutegia luzatuko du.

Tolosaldeko Mankomunitateak kudeatzen duen Andoaingo garbigunea Aranaztegi industriguneko 1 zenbakian dago, eta ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 15:00-19:00
  • Larunbatetan eta abuztuan: 09:00-13:30

Andoaingo garbigunean, herritarrek, saltokiek eta eraikuntzako gremio txikiek sortutako hondakinak utzi daitezke eta bakoitzak 750kg eta 2m³ko gehieneko bolumena garraia dezake astean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA