EUSKAL DUATLOIA

Finalistak nor izango diren erabaki da

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 11:03

Euskal Duatloiko kanporaketan denborarik onena Ugaitz Mugerza mutrikuarrak egin zuen, 45 hatz beteko bi enbor mozteko, bi kilometro korrika osatzeko eta beste bi enbor ebakitzzeko 15 minutu eta 14 segundo behar izan zituen.

Larunbat arratsaldean Tolosako zezen plazan jokatu zen Euskal Duatloiaren kanporaketa. Guztira 20 kirolarik parte hartu zuten finalerako txartelaren bila.

Denborarik onena Ugaitz Mugerza mutrikuarrak egin zuen, atzetik ibai Soroa, Oier Kañamares, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez eta Xabier Zaldua sailkatu ziren. Hauek dira finalerako txartela lortu duten kirolariak.

Ibon Garaiburu berastegiarrak ezin izan zuen finalerako txartelik lortu. 19 minutu eta 10 segundoan geratu zuen kronoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA