EGITARAUA

Zazpi kontzertu eskainiko ditu Tolofolk musika jaialdiak

Joanes Imaz Akizu 2024ko mar. 21a, 13:59
Berdura plazan egindako agerraldia.

Pazko astearen bueltan, apirilaren 4tik 7ra, izango da Tolofolk musika jaialdiaren laugarren edizioa. Euskal Herriko eta nazioarteko puntako musikaz doan gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plaza ezberdinetan.

JeaJeaka kultur elkarteak antolatuta, Tolofolk kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emateko, eta, oro har, folk musikariei ikusgarritasuna emateko helburua duen jaialdia da.

Egitaraua osorik:

Apirilak 4 | Hovhannes Karakhanyan | 19:00 | Berdura Plaza

Hovhannes Karakhanyan artista armeniarrak Duduk instrumentua joko du hirukote formatuan, gitarraz eta perkusioaz lagunduta.

 

Apirilak 5 | Otxo: Maider Martineau + Lolita Delmonteil - Ayral | 19:00 | Berdura Plaza

Maider Martineau eta Lolita Delmonteil-Ayral bikoteak herrialde desberdinetako kantak eskainiko dituzte, eskusoinuz, perkusioz eta haizezko instrumentuz lagunduta.

 

Apirilak 5 | La Jodedera | 23:00 | Fronton

Musikari euskaldunez eta kubatarrez osatutako taldeak, bi herrialdeetako doinu eta erritmoen fusioaz osaturiko emanaldia eskainiko du.

 

Apirilak 6 | Kalepoza | 12:00 | Tolosan zehar

Kalea poztuko duten musika emanaldiak entzungai izango dira Tolosan zehar, dultzaineroekin, txistulariekin, txarangekin.

Apirilak 6 | Pandereteras de Ruente | 18:30 | Plaza Berria

Hirukote honek 9 urte daramatza kanta herrikoiak abestuz, besteak beste, panderoaz zein panderetaz lagunduta.

 

 

Apirilak 6 | Balkan Paradise Orchestra | 20:00 | Plaza Berria

Haize eta perkusioko 10 musikarik osatutako orkestra honek energiaz eta indarrez beteriko ikuskizuna eskainiko du.

 

Apirilak 7 | Xabier Zeberio + Arineketan | 19:00 | Berdura Plaza

Xabier Zeberio eta Arineketan bikotea (Iñar Sastre pianojolea eta Jagoba Astiasaran txistularia), laukote formatuan izango dira Tolosan, Alejandro Saul Martinez biolontxelo-jolearekin batera.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean