Anttiñe Trail eta Euskal Duatloia astebururako ez ohiko proposamenak

Joanes Imaz Akizu 2024ko mar. 21a, 11:27

Futbol eta saskibaloi lehiak batetik eta AnttineTtrail eta Euskal Duatloiaren kanporaketa bestetik, horiek dira hurrengo egunetako kirol karteldegian nabarmenduko ditugunak.

Talde kirolekin hasita, larunbat goizean (11:30) Tolosa CFk Elgoibarren aurka jokatuko du Berazubin. Elgoibarko taldeak Tolosakoak baino bi puntu gutxiago ditu sailkapenean, talde urdinak egun dagoen zazpigarren postuari eusteko gutxienez berdinketa lortu beharko luke. Aurreko astean entrenatzaile ardura hartu ondoren, Egoitz Perezek etxean zuzenduko duen lehenengo lehia izango da.

Saskibaloiari dagokionean, Eguzkitza Sagardotegia TAKEk garaipenaren bidean jarraitu nahiko du, orain artean denboraldi guztian lehia bakarra galdu du, hala ere, sailkapenean bigarren postuan daude tolosarrak.  Aurrean taularen erdian dagoen Goierri izango dute (larunbata 16:00). Bost jardunaldi falta dira liga erregularra amaitzeko eta lehenengo postua lortzeko dena eman beharko du Tolosako taldeak.

Mendi lasterketei dagokionean, larunbatean (9:30) Iturriotzetik Herniora egingo den kronoigoera ere aipatu behar da, Antiñe Traill-ek bigarren edizioa osatuko du.

Arratsaldean berriz (18:00), Tolosako zezen plazan, Euskal Duatloiaren III. edizioaren kanporaketa jokatuko da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean