Tolosako osteopataren sexu-erasoen inguruko entzute-gunearen bigarren saioa egingo da larunbatean

Maider Navarro Alustiza 2024ko mar. 20a, 15:03

Egoera hau jasan duten emakumeen eta gertukoen intimitatea eta pribatutasuna errespetatzeko, adeitasunez eskatu du Tolosako Udalak gaiarekin zuzenean lotura ez duten pertsonak saiora ez joatea.

Hamar salaketa jarri dituzte jada Tolosako osteopataren aurka sexu erasoak egotzita. Urtarrilean sei salaketa jarri zituzten haren aurka, otsailean beste bi eta, hilabete honetan, duela egun batzuk, bigarrena.

Tolosako Udalak eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, erreparazioa abiatzeko gunea, ‘elkar-entzuteko gunea’ antolatu dute, salaketa jarri edo ez, indarkeria hau sufritu dutenentzat, eta haien gertukoentzat.

Indarkeria matxista pairatu duten emakumeekin berdintasun, ahalduntze eta lanean aditua den Clara Wolfram Perezek gidatutako lehen saioa martxoaren 16an izan zen, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Bertan, bigarren bat antolatzeko beharra ikusi zen, bai parte-hartzaileen zein saioa gidatu zuen adituaren partetik.

Bigarren saioa larunbat honetan, martxoak 23, egingo da. Soilik osteopatari loturiko indarkeria-egoerak jasan dituzten emakumeei eta haien gertukoei dago zuzenduta.

Bigarren saioa larunbat honetan, martxoak 23, egingo da. Soilik osteopatari loturiko indarkeria-egoerak jasan dituzten emakumeei eta haien gertukoei dago zuzenduta. Beraz, egoera hau jasan duten emakumeen eta gertukoen intimitatea eta pribatutasuna errespetatzeko, adeitasunez eskatu du Tolosako Udalak gaiarekin zuzenean lotura ez duten pertsonak saiora ez joatea. Lehena bezala, Wolframek dinamizatuko du eta Andragoran izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Ez da izen ematerik egin beharko eta ez da beharrezkoa lehen saioan parte hartu izana bigarren honetan ere parte hartzeko. Nahikoa izango da egun horretan bertara azaltzearekin.

Zalantzarik izanez gero, Andragora Tolosaldeko Emakumearen Etxearekin harremanetan jarri ahal izango da, hiru bide hauetako bat erabilita: 943 00 89 67 telefonora deituta, andragora@andragora.eus helbidera idatzita edo etxera bertaratuta.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA