2024/03/16 10:00-13:00

Hitzaldiak

‘Elkar-entzuteko gunea’

‘Elkar-entzuteko gunea’
Andragora-Tolosaldeko Emakumeen Etxea, Tolosa

Tolosako osteopatia zentro batean, osteopata batek egindako sexu-erasoek eragin handia izan dute herrian. Orain arte guztira zortzi dira osteopataren aurka jarritako salaketak: sei urtarrilean eta beste bi otsailean. 

Tolosako Udalak eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, erreparazioa abiatzeko gunea, ‘elkar-entzuteko gunea’ antolatu dute, salaketa jarri edo ez, indarkeria hau sufritu dutenentzat, eta haien gertukoentzat. 

Saioa martxoaren 16an izango da, larunbata, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Indarkeria matxista pairatu duten emakumeekin berdintasun, ahalduntze eta lanean aditua den Clara Wolfram Perezek gidatuko du saioa. Hiru orduko iraupena izango du, 10:00etatik 13:00etara.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean