Bolondresak behar dira Saharara bidaltzeko produktuak kamioiean kargatzeko

Erredakzioa 2024ko martxoaren 7a

Tolosaldea Sahararekin Elkarteko kideek azken bilketetan jasotako produktuen bidalketa egiteko kamioia kargatuko dute gaur, 17:00etan, elkartearen Larramendiko lokalean. Elikagaiak, higiene produktuak eta eskolako materiala bidaltzeaz gain, bi urteetan zehar bildutako arropa, kirol materiala, oheak, mahaiak... bidaliko dira. 
Material guztia kamioiean sartzeko bolondresak behar dira. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA