Erakusketak
- HARRI, ORRI, AR-KATZ: Aranburu Jauregian, martxoak 8tik apirilak 20 arte.
- CVCEPHOTO: Leidor aretoko hallan, martxoak 11, 12 eta 13.
Filmak
Martxoak 11, astelehena:
- LA GARA, Julen Elorza (15', ingelesez eta italieraz): Kima, La Gara, munduko mendi lasterketarik gogorrenetarikoa da. Italiako Alpeetan egiten da, eta nazioartean oso ezaguna ez den arren, nortasun handia dauka. Lasterketa ikoniko horren istorioa da hau, eta bide batez, baita Hillary Gerardi korrikalariarena ere, paisaia liluragarrietan barrena korrika eginez amets bat gauzatu nahian: Kima lasterketako emakumezkoen marka berria ezarri nahi du.
- CAFÉ AMERICANO, Ben Page, Joe Schusler, Thomas Woodson (14', ingelesez): Aitak Italiako bidaia baten argazkia erakutsi zion gaztea zenean, eta oroitza hark inspiratuta, handik 20 urtera, Shawn Neer bidaia batean murgilduko da, Italiako kaferik onenaren, eta bide batez, mendiko bizikletarako xendarik onenen, bila.
- ZERBAIT ALDATU DA, Mikel Sarasola (10', euskaraz eta gazteleraz): Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Eta mendikateko ibai guztien artean, hegoaldeko isurialdean, bat nabarmentzen da: Ara ibaia. Ezaguna da ur gardenak dituelako eta batez ere arrapala luze eta ikusgarriak dituelako. Pirinioetako harribitxia da. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira ibai hori iturburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkituko dutenak liluratuta utziko ditu, baina jaitsierak hain atseginak ez diren sorpresak ere ekarriko dizkie. Zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.
- LIGHT BEAMS FOR HELENA, Kirk Horton (42', ingelesez): Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz. 20 urte lehenago jabetu zen urpekaritzan aritzeko dohain berezia zuela, bere buruaz beste egiteko zorian egon zenean. Film honetan bere bidaia depresiboaz eta osasun mentalaren inguruan eginiko lanketaz hitz egiten du, eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du.
- LA LIGNE DE L'ANGE, Bertrand Delapierre (42', frantsesez): Nathan Paulin, beharbada munduan zeharkaldi gehien burutu dituen slacklinerra da. Bere pasioa 2 cm-ko zabalera duen zinta batetan ibiltzea da, pasioa lanbide bihurtzeraino, eta beti erronka berrien bila ari da. Bere linearik luzeena izan litekeena burutzeko erronkaren prestakuntzan lagun izango du kamera urtebete baino gehiagoz: 2.200 metroko zeharkaldia, Mont Saint-Michel konektatzeko.
- HIGLINE: NERBIOI, Dani Casales eta Mario Hidalgo (Oreka Tolosa). Mendifilm argazkilaritza hobena.
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jaso duen proiektuaren aurkezpena: 10.000 euro dirutan, aholkularitza eta Mendi Filmen estreinaldia 2024ko abenduaren 6tik 15era.
Martxoak 12, asteartea:
- CHIMBORAZO, Kelia Cepeda (7', Gazteleraz): Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena. Zahartu den arren, egunero oinez osatzen du, ordu luzez, Chimborazo sumendiaren glaziarrerainoko bidea, handik izotz bloke handiak ateratzeko, eta hiri hurbilenean saltzeko. Mendi Film 2023: Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
- ELEVATED, Palmer Morse (15', ingelesez): Eskalatzaileentzat ezinbestekoa izan ohi da modu eraginkorrean komunikatzea. Kontzentrazioa, dedikazioa eta beldurra gainditzea eskatzen duen jarduera da. Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute. Elkarrizketarik gabeko filma da, Sonyak emakume gor gisa, eta naturan eginiko jardueren defendatzaile gisa, duen esperientziarekin bat egiten duena. Gorren komunitatearen eta naturan egiten diren jarduerak jomuga dituen industriaren arteko etena ixteko borrokan ari da. Mendi Film 2023: Eskaladako Film Onena.
- ROPE, Moe Wada (29', japanieraz): Kazuya Hiraidek Urrezko Pioleta hirutan irabazi du, Kamet, Shispare eta Rakaposhi mendietan zabaldutako bide berrien aitortza gisa. Duela 20 urte Tirich Mirreko ipar isurialdean (7708 m, Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea. Nakajima bere soka-laguna izan da 2016tik. Bi alpinistek oxigeno artifizialik eta euskarri handirik gabe ekingo diote igoerari, inork ez du ibilbide hori lehenago eskalatu, eta ez dakite zein arriskuri aurre egin beharko dioten. 6 egun eta 6 gau borrokan aritu ostean, Tirich Mir gailurrera iristea lortuko dute. Mendi Film 2023: Mendiko Film Onena, Soinu Banda Onena.
- CAPTAINS ON EL CAP, Brian Mathé eta Morgan Mounchaud (54', frantsesez eta ingelesez):
Seb Berthe-ren ametsa “The Dawn Wall” eskalatzea da, munduko biderik zailena, eta Belgikatik Estatu Batuetara, El Capitán-era, iristeko, ezohiko bidaia egingo du. Sei eskalatzaile, bi marinel eta txakur batek osatutako taldea bildu, eta Atlantikoa belaontzi batean zeharkatuko dute hasteko. Ameriketan, autokarabana mexikar zahar batean jarraituko dute bidea gero, Yosemiteraino. Eta behin hara iritsita, talde osoak lagunduko dio Seb-i The Dawn Wall-eko erronka itzelean.
Martxoak 13, asteazkena:
- THE GREAT WHITE WHALE, Michael Dillon (104', ingelesez): Ozeano Australaren sakonean, Australia eta Afrika arteko erdibidean, 2700 metroko altuera gainditzen duen sumendi elurtua balea zuri handi bat balitz bezala azaleratzen da itsasotik. Mendi handi horren haserreak atzera eginarazi zion hura eskalatzen saiatu zen lehen taldeari. Hala ere, berriro ekin zioten. Bi espedizioen istorio aparta da hau, bizi izan zituztenek kontatua, eta horietako batek istorioa kantuz ere kontatzen du, abentura honi are epika handiagoa emanaz. Mendi Film 2023: Sari Nagusia, Zuzendari Onena.