Martxoaren 9an itzuliko da saltoki txikien festa

Maider Navarro Alustiza 2024ko martxoaren 6a

50 saltoki baino gehiagok hartuko dute parte Braderien, goizeko 10etatik arratsaldeko 8rak arte

Saltoki txikien festaz gain, Triangulo plazan, 0-5 urte bitarteko umeentzat haur txokoa prestatu dute Tolosa&Coko kideek, Tren TxuTxura igotzeko aukera ere egongo da. Arratsaldeko 17:30ean, Berdura plazan, egurrezko jolas tradizionalak egongo dira, inklusiboak, haurrak zein helduak ere jolasteko.

Bestalde, jakinarazi dutenez, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa aurten ez da aterako, Tolosa&co-rekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA