Emakumeen Nazioarteko Eguna 2024

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu dute

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko mar. 5a, 13:09

Tolosako Udalak eta Tolosako Asanblada Feministak elkarlanean hiru ekitaldi antolatu dituzte. 

Aldarrikapen eguna izango da ostiralekoa. Tolosako Asanblada Feministak deituta, manifestazioa izango da, ‘Feminismoa ardatz, gure bizitzekin negoziorik ez!’ lelopean, 19:00etan Triangulo plazatik abiatuta. Ondoren, Numen Dantza Eskolak dantza-ikuskizuna eskainiko du Trianguloan bertan.
Martxoaren 13an, asteazkena, izango da hurrengo ekitaldia: ‘Insumisas’ ikus-entzunezkoa proiektatuko da, 19:00etan ANDRAGORAn, Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Dokumental honek emakume sahararren borroka eta erresilientzia jorratzen ditu, eta biktima, ikertzaile eta ekintzaile gisa duten paper hirukoitza nabarmentzen du.
Elkartasuna, kontzientziazio soziala eta umorea sustatzen dituen ekitaldi batek itxiko du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu den egitaraua. Martxoaren 16an, larunbata, ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ ikuskizun solidarioa izango da, Topic-en. 

 

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean