EAJk lanketa urbanistikoa amai dezan eskatu dio Udal Gobernuari, suhiltzaileen pareko orubean ospitale publikoa eraiki izan dadin

Maider Navarro Alustiza 2024ko mar. 5a, 12:38

EAJk ospitale publikoaren inguruko ibilbidearen errepasoa egin du, egindakoak berrestearren.

Tolosako EAJk eskualdeko ospitale publikoaren inguruko agerraldia burutu du. Bertan, gaiak, izan duen ibilbidearen errepaso bat egin dute.

Lehenik eta behin, urte guzti hauetan Tolosaldeak osasun zerbitzu publikoa bermatua izan duenik inork ez duela zalantzan jarri adoerazi du olatz Peonek, Tolosako alakte ohiak, zerbitzuaren kalitatea aldiz bai jarri dela, ESI bidezko antolaketa ereduarekin batera.

"Ez dugu hemerotekan ikusi EH Bilduk zalantzan jartzen zuenik eraikuntza berria gaurdaino."

Antolaketa modu berri honek, 2019ko hauteskunde aurretik, gure proposamena mahaigaineratzean ere eragin ziela aitortu du Peonek "Ospitale berriaren eraikuntza sustatuko genuela esan genuen eta esandakoa egin dugu. Baina hara non orain kezkak sortzen dira. Ez dugu hemerotekan ikusi EH Bilduk zalantzan jartzen zuenik eraikuntza berria gaurdaino."

Tolosako Udalean azterketa ospitalerako kokapenik egokiena zehazteko azterketa eginik zutenean, EH Bilduko udal ordezkariak eremuan bertan egindako prentsaurreko batean kokapena egokia zela esan zutela adierazi dute EAJtik, pausu hauek guztiak gardentasun osoz egin zituztela adieraziz "Ematen ziren pauso guztien berri izan zuten udal ordezkari guztiek, baita herritarrek eta bizilagunekin bilerak ere egin genituen."

"EH Bilduk, aldi oro elikatu baitu pribatuarekin harremana etetea ezinbestekoa zela"

Asuntzion erosteko aukera ere harriduraz hartu dutela adierazi du Peonek, "EH Bilduk, aldi oro elikatu baitu pribatuarekin harremana etetea ezinbestekoa zela" jakinaraziz.

Xarles Iturbek bestalde, gaur egun dituzten kezkaz hitz egin du, eta lanketa urbanistikoa amai dezan eskatu dio Udal Gobernuari, suhiltzaileen pareko orubean ospitale publikoa eraiki ahal izateko eta lehen, EH Bilduk, ontzat eman zuen eremua orain ezbaian ez jartzea eskatu du baita ere, sakoneko eta kontrastatutako arrazoirik ezean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean