2024/03/24 10:00

Bisita gidatua

Ibiur urtegiko instalazioetara bisita

Ibiur urtegiko instalazioetara bisita
Santa Klara, Tolosa

Martxoak 22: Uraren Munduko Eguna

Ibiur Urtegiko Instalazioetara bisita:

Gure etxeetara iristen den ura nondik datorren eta nola prestatzen den edangarria izateko jakin nahi baduzu Tolosako udalak martxoaren 24ean, igandea, ibiur urtegira bisita antolatu du. Ibiur urtegia eta ura edangarria egiteko tratamendu plantaren instalazioak ezagutzeko aukera egongo da. 

Bisita honetan “presatik zenbat ur ateratzen den une bakoitzean, zer den emari ekologikoa eta zertarako balio duen, urtegiak nola funtzionatzen duen eta uholdeak izateko arriskua dagoenean zer erabaki hartzen diren" azalduko da. Ondoren, araztegian ikusiko da zeintzuk diren ur-edangarria egiteko ematen diren pausoak eta tratamenduak.

Bisita doan da eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da:

Eguna: Martxoak 24, igandea
Autobusa 10:00etan aterako da Santa Klara-tik eta itzulera 13:15 inguru izango da.
Bisita pertsona guztientzako irekia da.
IZEN-EMATEAK: tolosakoingurumenzentroa@gmail.com  korreoa bidali edo 687 702 049 deitu. (aipatu ea euskaraz ulertzen duzun)

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean