2024/03/08 20:00

Antzerkia

Almazenean

Almazenean
Leidor Aretoa, Tolosa

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia  partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek  lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du.

Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA