Kirolzaleentzat aukera anitza

Joanes Imaz Akizu 2024ko otsailaren 22a

Tolosa CFko, Laskoraingo, Tolosalako eta Tolosa Eskubaloiko gizonezkoen talde nagusiek etxean jokatuko dituzte ligako lehiak asteburuan. Infanti mailako Euskal Herriko igeriketa txapelketaz, eskolarteko boulder jardunaldiaz, Gipuzkoako batel ligaz eta palaz gozatzeko aukera ere izango da hurrengo egunetan.

Asteburuko kirol agenda hasteko eskualdeko lau kirol talderen lehiak nabarmenduko ditugu.

Futbolean Tolosako gizonezkoek Bergararen aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean (16:00), talde urdinak pasa den astean Aretxabaletan jasotako porrota atzean utzi eta garaipenaren bidera itzuli nahiko du.

Areto futbolean, Bigarren B Bailan, Laskorainek Mateo Muñoz Rivera de Navarra izango du aurrean (larunbata, 16:00), asteazkenean Anaitasunaren kantxan atzeratutako lehia galdu ondoren, mailari eusteko borrokan jarraitu nahi du taldeak.

Tolosalak berriz, Mondrate aurkari zuzenaren kantxan irabazi ondoren, etxean ere berdina egin nahiko du Almi Elorrietakoren aurka. Kasu honetan, igande goizez (10:00) jokatuko da lehia.

Eskubaloian, Tolosa Eskubaloiko gizonezkoen taldeak, Il Capo Hondarribia Bidasoa hartuko du larunbatean (19:30ean) Usabalgo kantxan. Tolosarrek Bidasoakoek baino bi puntu gehiago dauzkate sailkapenean, aurkari zuenen arteko lehia izango da beraz.

Gainerakoan, beste lau hitzordu ere aipatu behar ditugu, Usabalgo igerilekuan Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira larunbatean zein igandean. Rokodromoan berriz, igande goizean (9:30) Eskolarteko Boulder Ligaxkako jardunaldia izango da. Egun berdinean, Tolosan Gipuzkoako Batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, Oria ibaian goizeko 10:00etan hasiko da lehia. Eta amaitzeko Beotibar pilotalekuan Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak (11:00) jokatuko dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA